XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Denetara, hamasei agiri eskuratu ahal izan dugu, denak oso interesgarriak eta, haien artean batzuk, berebizikoak.
Egin dezagun, beraz, aldez aurretik, agirien aurkezpena
Dauzkagun XIV. mendeko agiririk zaharrenak
Testamentua, Donostian 1362ko uztailaren 30ean sortua da, gaskoineraz idatzita eta Donostian hizkuntz honetan geratzen den bakarra dugu.
Gomis (edo Engomez) familiak berebiziko garrantzia izan du Donostiako historian eta, geroago ikusiko dugun legez, lotura oso estua izan zuen Altzarekin ere.
Agiri interesgarri honetan, azaltzen zaigu nola Gomis familiak hiri barruan zituen jabetzak ezezik, aldirian (hiriaren inguruko auzo edo herrisketan) ere bestelako jabetza garrantzitsuak bazituen, Ubako basoa eta ibarra hain zuzen.
San Martzial parrokia 1390ko urtarrilaren 10ean sortu zen, Martin Zalbako Iruñeako apezpikuaren aginduz, eta ondoren, beste bi dokumentu etorriko zaizkio jarraian, Altzako Artigako biztanleek emango duten ahalmen-gutuna eta, Altzako Artigakoek Santa Maria eta San Bizenteko kabildoarekin sinatu zituzten kapitulazioak.
Dokumentu hauek leku-
Pasai San Pedroko eliza sortuko denean, 1457. urtean, San Martzial parrokiarena eredutzat hartuko da Donostiako elizekin konkordia edo hitzarmena sinatzeko garaian.
Laburra baina esanguratsua dugu Gipuzkoako Ermandateak, probintziaren defentsarako deialdiari probintziak eman behar duen erantzunari buruz, 1397. urtean emandako agiria.
Bertan, Donostiako nukleoak zeintzu ziren esaten zaizkigu: harresi barruko hiria, Altza, Igeldo, eta Ibaeta.
Gipuzkoa, 1400. urterako jada, hiri mapa batean zegoen oinarriturik.
Espazioa kontrolatzeko modu honek,
1409. eta 1425. urteetan
Mugaketa hauetan, istilu eta gorabeheraz beterik, Altzakoak diren zenbait toponimo ematen zaizkigu, batez ere, gaurko San Marko eta Txoritokieta inguruetakoak.
Mugekin loturik daude ere, 1456. urtean, Lasarte eta Urdayaga jaunei emandako ahalmen-gutuna eta, ondoren, hauek emandako sententzia.
Oraingo honetan, istiluak eta gorabeherak, Donostia eta Errenteriaren artean izango dira.
Errenteriak Pordeplata
Sententzia honen bitartez, Errenteria eta Donostiaren arteko mugak finkatuagoak geratu ziren, lehorrekoa mugarriez zehaztuz eta Pasaiako badiaren urak Donostiarentzako utziz.
Hala ere, sententzia honek ez zituen etorkizunean gatazkak saihestu eta, 1475. urtean
1500. urtean, ordea, korregidorearen agindua izan zela medio, bide diplomatikotik bideratu zen gatazka.
Donostiako